NORA JOAN AUKERATU

domingo, 5 de abril de 2015

Luzaideko Bolantak 2015-04-05

Bideoak kargatu bitartean, etxoin irudiak agertu arte.
(Denbora, Webgunera bakoitzak duen kapazitatearen arabera)

Luzaideko Bolantak ez dire inongo dantza eskolan ikasi eta prestaturiko dantza-taldea. Luzaideko Bolantak herriko dantza zaharrak beti bezain arin eta uroski dantzatzen jarraitu eta jarraitzen duten herriko gazte oro dira; ohiko dantza tradizionalak, nork bere etxean edo auzoan ikusi eta ikasitako dantzak dira ematen dituztenak, nork bere erara eman ere, zein baino zeinek obeki.

Askatasun osoz, barrutik agindu ahala ateratzen dira dantzara. Bolant egunean bertan, benetan nahi dutenak bakarrik eta nahi dutenak bakarrik eta nahi duten guztiak ateratzen dire plazara, nor bere kasa, jantziak ere nor bere modura eta bere kontura etxean prestatuak.

Luzaideko dantzak tradizioz antxinatik datozen eta, Luzaideko gazteriari esker, oraindik ere bizirik eta indarrean  dirauten dantzak dira.




LUZAIDEKO BOLANTAK 2015
Bezperako saiakuntza musikariak herritarrekin

Bezperako saiakuntzako 8 bideo. Sakau emen. 


Luzaiden ohitura da Pazko igande bezperan musikariak bezperan iluntze aldera herrian agertzera eta adierazteko kalejira egitea herriko karriketatik. Ondoren Santiago plazan herritarrekin elkartu eta hurrengo egunean dantzatuko dituzten Bolantak musikariekin batera saiakuntza egitera.


Santiago plazan saiakuntza, herritarrak musikariekin batera.



Santiago plazan saiakuntza, herritarrak musikariekin batera.



Santiago plazan saiakuntza, herritarrak musikariekin batera. 



Santiago plazan saiakuntza, herritar makilariak musikariekin batera. 



Santiago plazan saiakuntza, herritarrak musikariekin batera.


 Santiago plazan saiakuntza, herritarrak musikariekin batera.


Santiago plazan Bolant eguna bezperako saiakuntzaren bukaera, herritarrak musikariekin batera.

LUZAIDEKO BOLANTAK 2015
Pazko Pizkunde eguna, goizean goiz herriko karriketan


Luzaiden ohiturari jarraituaz, Pazko Pizkunde igandean goizean bederatziak aldera ateratzen dire herriko karriketara bolant dantzak eskeintzera, ondoren Arnegiko herria bisitatzen dute eta eguerdi aldera berriro ere Luzaidera itzultzen dira, elizkizunean parte hartu ondoren berrior ere herriko Santiago plazan bolant dantzak jarraitzen dituzte. Dantzariak denak herritarrak edo herritarren seme alabak dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario